top of page

Saio hauetan zehar Lurran dauden eragile geologiko ezberdinak aztertu eta ikasiko ditugu.
-
Hasteko kahoot! bat egingo dugu denok batera
-
Jarraian, gaian sartzeko eragile geologikoak zer diren eta zein bi mota dauden ikasiko dugu.
Zer dira eragile geologikoak?
Lurrazalak hainbat forma hartzen ditu, eta horri erliebe deitzen zaio. Erliebea ez da tinkoa eta aldaezina, denborarekin eta eragileen bidez erliebearen formak aldatu egiten baitira. Asko dira erliebea aldarazten duten eragile geologikoak, eta bi multzo handitan banatzen dira: erliebearen kanpoko eragileak eta erliebearen barneko eragileak.
-
Kanpoko eragileak: Lurrazalari kanpoaldetik eragiten dutenak dira, erliebeari hainbat forma emanez.
-
Barneko eragileak: Lurrazalaren barnean sortzen diren fenomenoak dira, lur barneko beroaren askapenaren eraginez.
bottom of page